Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Errezil
2008ko irailak 5, Ostirala

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-06-09 | 11:49:39

Jesus Garcia Gipuzkoako txapeldunorde

Galdiano taldeko zarauztarrak lehenak izan dira taldeka

txiliku

Galdiano taldeko zarauztarrak lehenak izan dira taldeka

Joan zen larunbatean Beasainen antolatu zuten XXVI. Usurbe proban Gipuzkoako txapelketa jokatu zen kadeteen mailan eta Zarauzko Jesus Garcia bigarren sailkatu zen Irungo Odei Gilen atzetik. Oier Iraolagoitia seigarren izan genuen eta Jon Eizagirrek lortu zuen 17. postuarekin taldeka aurrenak izatea lortu zuten Zarauztarra TKEko mutilek.
Lasterketa oso bizia eta lehiatua izan zen hasiera-hasieratik. Irten orduko lau lagunek ihes egin zuten. ihesaldi horrek 43 km egin zituen eta Galdianoko Beņat Aranguren sartu zen bertan. Beņat ihes eginda zegoen denboran borroka gogorra egon zen tropelean eta lan bikaina egin zuten Oierrek, Jon Eizagirrek, Niko Aristik eta Jesusek kontrolatzen. Tropelak laukotea irentsi zuenean beste ihesaldi bat osatu zen eta han sartu ziren Oier eta Jesus. Hamar laguneko ihesaldia osatu zen eta Liernirako igoeran bakandu egin ziren. Oierrek kalanbreak izan zituen gailurra baino lehenxeago eta Jesusek egin zuen aurrera. Goitik beherakoan eta Beasainera bitartean Oierrek berriz bat egin zuen aurrekoekin, baina hankek ez zioten uzten, berriz ere kalanbreak izan baitzituen. Bien bitartean, aurrean, Odei Gilek sarrera gogorra jo zuen eta Jesusek atzetik jarraitu beste lanik ez zuen izan; beraz, Gipuzkoako txapeldun Gil eta txapeldunorde, Garcia. Oier \"Otzakaren\" seigarren postua ere meritu handikoa da, hankak lehertuta sartu baitzen.



XXVI USURBE PROBA
GIPUZKOAKO TXAPELKETA

SAILKAPENA
1 GIL,ODEI CAD-2 SICESAL 01:39:25
2 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:39:25
3 ALTUNA,JON CAD-2 AZPIRU 01:39:25
4 JAUREGI,IGOR CAD-2 AMPO 01:39:25
5 CID,IMANOL CAD-2 ITURRIAG 01:39:25
6 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:39:46
7 170 MITXELENA,MIKEL CAD-2 SICESAL 01:40:45
8 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:41:01
9 UMEREZ,AITOR CAD-1 ULMA 01:41:01
10 CORDERO,RAFAEL CAD-1 SEIN 01:41:08
17 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:41:11
30 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 01:41:11
43 ARANGUREN,BEŅAT CAD-2 GALDIANO 01:41:59
47 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 01:42:29
53 ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 01:42:29

TALDEKA
1 GALDIANO CONSTR 05:00:22
2 AMPO 05:01:47
3 AZPIRU INMOBILI 05:01:47
4 SICESAL 05:01:53
5 G-CORRUGADOS 05:04:05
6 GRUPO SEIN 05:04:34
7 SUMOFIC 05:05:23
8 BELCA 05:05:57
9 ALLERRU S.C.R.D 05:06:43

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.