Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Errezil
2008ko urriak 8, Asteazkena

;2008-06-14;San Antonio Jaiak euritan, baina umore onean hasi dira. Jaiak Atzoko egun handiaren ondoren, igandean izango da ekitaldi izarra: Harri Txikien eta Txingen Gipuzkoako txapelketak

San Antonio Jaiak euritan, baina umore onean hasi dira

Jaiak Atzoko egun handiaren ondoren, igandean izango da ekitaldi izarra: Harri Txikien eta Txingen Gipuzkoako txapelketak

aiora larrañaga

Atzo goizean baselizatik botatako suziriak eman zien hasiera Errezilen San Antonio jaiei. Urtero bezala, San Antonio Eguna izan zen jaiak ireki zituena eta hori ospatzeko meza berezia egin zen ermitan. Eguraldi nahasia izan zen nagusi, baina baita umore ona ere.

Euriz bustitako goiza

Goiz partean, mezaren ondoren euriz bustitako hamaiketakoa egin zuten baselizan eta herriko trikitalarien eta bertsolarien ekitaldiak berotu zuen giroa Haurrentzat poniak eta zekor txikiak ere izan ziren.

Arratsaldean, berriz, umeentzako jolasak, play back emanaldia eta erromeria izan ziren ekitaldi nagusiak. Gauean, berriz, erromeria giroak hartu zuen frontoia, eta elkarteetan bildu zen jendea.

Atzoko eguna pasa bada ere, oraindik ez da jaia bukatu, astebururako ere ekimen ugari prestatu baitu Festa Batzordeak. Atzo hurbildu ez zirenak oraindik garaiz dabiltza.

############

SAN ANTONIO JAIAK

Ekainak 14, gaur

11:00. Krosa gaztetxoentzat.

18:30. Triki-poteoa.

22:30. Bertso saioa pilotalekuan: Amaia Agirre, Aitzol Barandiaran, Beñat Lizaso, Unai Muñoa, Xabier Silveira eta Iker Zubeldia.

Ondoren, Izer, Lutxurdio eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Ekainak 15, bihar 12:30. Dantza eta bertso ikasleen emanaldia. Arratsaldean, Xabier Etxaniz eta Liria Irigoien trikitilariak.

18:00. Harri Txikien eta Txingen Gipuzkoako txapelketak jokatuko dituzte eskolako jolastokian.

Ekainak 16, etzi 12:30. XVI. Usakume Tiro Txapelketa.

############

############

«Bertakook ongi pasatzen dugu eta giro ederra izaten da»

nekane zinkunegi ð Bertsolaria eta Errezilgo festa batzordeko kidea

a. larrañaga

Errezilgo festen gauzarik onena?

Onena herri giroan errezildarrok oso ongi pasatzen dugula da.

Eta txarrena, baldin badago behintzat?

Larunbatean errezildar asko Azpeitira jaisten direla parranda egitera.

Batzordeko kideei gozatzea edo lan egitea tokatzen zaizue?

Lan egitea tokatzen zaigu, baina beti bilatzen dugu ondo pasatzeko modua.

Zeinekin egingo zenuke bertsotan jaietan?

Errezilgo bertso eskolako kideekin eta eliteko bertsolariren batekin.

Parranda onena, etxean edo kanpoan?

Desberdinak dira biak, bi tokietan ondo pasatzen dut nik.

Errezilgo jaietan asko ligatzen al da?

Jendeak alkoholarekin ligatzen du Errezilgo festetan; bestelako gutxi.

Parrandarako sagardoa, zerbeza edo kalimotxoa?

Normalean zerbeza eta aurretik sagardoa.

Zer esango zenioke jendeari San Antonioetara etor dadin?

Bertakook ongi pasatzera goazenez giro ederra izaten da jaietan. Beraz, animatu denok!

############

Agenda

kirola

Pala txapelketa Herrikoia
ZARAUTZ, Zarautz - 2008-10-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.