
Errezil errekan isuritako hondakinek ehunka arrain hil dituztela salatu dute
Errezil Jexux Zelaiak eta Jose Luis Zendoiak salatu dute isurketa: «Abereen txiza isuri zuen ostegunean kamioi zisterna batek»
onintza lete
Joan den ostegunean Errezilgo Errezil errekan hondakinak isuri zituztela eta, ondorioz, ehunka arrain hil direla salatu dute bi azpeitiarrek. Salaketa www.urola-kostakohitza.info webguneko Zurea da hitza atalean egin dute Jexux Zelaiak eta Jose Luis Zendoiak. Euren esanetan, ostegunean abereen txiza garraiatzen duen «kamioi zisterna bateko txiza isuri zen errekara», errekaren sorburutik bertatik hasi eta Loidi baserri ingururaino, eta ondorioz «ehunka arrain hil ziren».
Zelaiaren eta Zendoiaren esanetan, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak jasotzen dituen kamioi-zisterna horrek» txiza tratatuko duten lekura eramateko zeregina du. Hori egin beharrean, ordea, «baserritar baten aginduei jarraitu» eta txiza «erreka ondoan dagoen baso bat ongarritzeko erabili zuten», bertan «inolako neurririk hartu gabe» hustu zutelarik zisterna. Ondorioz, txiza errekako ubidera iritsi zen.
Kaltea konpontzerik ez
Basozainak iritsi zirenean «kaltea eginda» zegoela eta «ezer egiterik ez» zutela izan adierazi dute Zendoiak eta Zelaietak, eta ikerketa bat zabaldu ondoren, «basozainek dagokionari salaketa» jarriko diotela gaineratu zuten. Bestalde, bi herritar hauen ustetan, kaltea «izugarria» izanik ere, isurketa «ez da hiru kilometrotik haratago pasa» aurreko egunetan egin duen euriteari esker. Ezbeharra baldintza normaletan gertatu izan balitz «isurketa Azpeitiraino» iritsiko litzatekeela irizten diote; ostegun arratsaldean txizaren usaina Azpeitiko Landeta auzoan ere usaintzen zela gaineratu zuten.
Bost urtez arraina zaintzen
Duela bost urte errekako zati hori erre egin zutela eta ordutik bertan arrantza egitea debekatuta dagoela azaldu dute Zelaietak eta Zendoiak. Gainera, urte hauetan inguruko baserritarren, arrantzaleen eta basozainen laguntzari esker «arraina ia berreskuratuta» zegoela adierazi dute. Orain, ordea, «arraina berreskuratzearen alde egindako lan guztia ezerezean» gelditu dela salatu dute bi herritarrek.
Dantza
Bikote Gazteen Dantza Txapelketa
ZARAUTZ, Musika Plaza - 2008-09-05
Erakusketa
Jose Luis Zumetaren margolanak
ZARAUTZ, Ispilu Arte - 2008-08-08
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.