
2008-02-20 | 18:44:08
Azpiegitura
Bidegoian eta Errezil arteko errepidea berrituko du Aldundiak
GI-2634 errepideko bide zorua berrituko dute 11 kilometroko tarte batean, Bidegoienen eta Errezilen
Gipuzkoako Foru aldundiak Tolosa-Elgoibar (GI-2634) errepidearen bide zorua berritzea erabaki du, Bidegoian eta Errezil hartzen dituen 11 kilometroko tarte batean. Diputatuen Kontseiluak onartu du GI-2634 errepidean, 8,405 (Bidegoian) eta 19,935 (Errezil) kilometro puntuen arteko zatian bide zoruaren egitura birgaitzeko lanak enkantera ateratzea.
Diputatuen Kontseiluak enkantera ateratako lan hauek 3 hilabeteko epean amaitu beharko dira eta 368.961,18 euroko aurrekontua dute.
Zoruaren gainazala birgaitzearen helburua zoladuraren gainazaleko ezaugarriak berritu eta hobetzea da. Errepideko zoladuraren gainazala berritzeaz gain, prebentzio neurri batzuk hartuko dira: zoruari lodiera gehituko zaio geruza berriak zabalduz, zorua hausten hasi baino lehen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.