Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Errezil
2008ko uztailak 8, Asteartea

2007-10-29 | 12:02:00

Kirola

Irigoienek Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du bigarren aldiz

9.475 kilo altxatu zituen, 61 altxalditan

Atzo jokatu zen Amurrion (Araba) Euskal Herri Harri Handien Txapelketa. Txapelketa, Aimar Irigoien errezildarrak eta Agusin Arruti 'Landarbide' aiarrak jokatu zuten. Errezildarrak lortu zuen txapela, 9.475 kilo altxa zituen, 61 altxalditan.

Irigoienek iaz ere Euskal Herriko Harri Handien txapela lortu zuen, baina atzoko saioan, bere marka hobetzea lortu zuen 525 kilorekin. Iaz, 8.775 kilo altxa zituen. Goenatxok 1999an 8.950 kiloko marka ezarri zuen eta hori ere hobetzea lortu zuen errezildarrak.

200 kiloko harri errektangularrarekin, iazko lana berdindu zuen eta 175 kiloko harri zilindrikoarekin hiru altxaldi gehiago egitea lortu zuen. 150 kiloko kubikoarekin ere iaz baino hiru altxaldi gehiago egin zituen. 125 kiloko bola, berriz, iaz baino lau aldiz gehiago altxa zuen.

’Landarbide’k, berriz, 3.900 kilo latxa zituen 25 altxalditan.
Joseba Ostolaza harri-jasotzaile zestoarrak ere parte hartu behar zuen Euskal Herriko Txapelketa honetan, baina joan den asteartean iragarri zuen ez zuela parte hartuko. Txapelketa hauek ospatzeko, hiru parte-hartzaile behar izaten dira, eta emakumeen artekoak horregatik ez dira burutzen, bi harri-jasotzailek besterik ez dutelako izena ematen. Gizonezkoan artekoa, ordea, bi harri-jasotzaile bakarrik izanda ere, egin dute txapelketa.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.