Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Errezil
2008ko uztailak 8, Asteartea

Azken ordukoak

Errezil errekan ehunka amuarrain hil direla salatu dute bi herritarrek

2008-06-10 | 12:38:13

Errezil errekan ehunka amuarrain hil direla salatu dute bi herritarrek

Jexux Zelaiak eta Jose Luis Zendoiak eman dute informazioa webgune honetako 'zurea da hitza' atalean

Joan den ostegunean errekan "isurketa" bat egon zela adierazi dute Zendoiak eta Zelaiak, eta ondorioz errekan "hiru kilometroko luzeran ehunka amuarrain, ezkailu eta abar hil" direla. Hondamena Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak jasotzen dituen kamioi zisterna batek eragin duela gaineratu dute. Kamioiaren zisternak abereen txiza jasotzen omen du, eta antza denez, ongarri moduan erabili zuten erreka ondoko lur batzuetan, baserritar batek hala eskatuta: "Inolako neurririk gabe egin zuten eta errekaraino iritsi zen txiza". Basozainak iritsi zirenerako "zer eginik ez" zegoela eta ikerketa ireki ondoren, arduradunei salaketa jarriko dietela adierazi dute.

Ez du erantzunik

2008-04-24 | 14:38:16

Jaurlaritzak Gazumen parke eolikoa jartzeko egitasmoa adjudikatu du

Orain, sei hilabete dituzte enpresek, proiektuak idatzi eta ingurumen eraginaren azterketak prestatzeko

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Errezilgo Gazume mendian parke eolikoa jartzeko egitasmoa adjudikatu berri du. Gazumekoarekin batera, beste hamalau tokitan eolikoak jartzeko planen tramitazioa ere hasi du. Jaurlaritzak energia berriztagarrien erabilera bultzatu nahi du proiektuen bidez eta denak eginez gero, 600.000 biztanleren energia kontsumoa aseko litzatekeela azaldu du. Enpresek sei hilabeteko epea dute orain instalazioaren oinarrizko proiektua idatzi eta ingurumen eraginaren azterketa prestatzeko. Gero, bi agiriak jendaurrean jarriko dituzte eta alegazioak egin ahal izango zaizkie. Agiri horiez gain, udalei, foru aldundiari eta beste erakunde batzuei txostenak eskatuko dizkiete. Errezilgo Udalak aho batez ezezkoa eman zion Jaurlaritzaren egitasmoari, orain bost urte aurkeztu zutenean.

Ez du erantzunik

2008-02-20 | 18:44:08

Bidegoian eta Errezil arteko errepidea berrituko du Aldundiak

GI-2634 errepideko bide zorua berrituko dute 11 kilometroko tarte batean, Bidegoienen eta Errezilen

Gipuzkoako Foru aldundiak Tolosa-Elgoibar (GI-2634) errepidearen bide zorua berritzea erabaki du, Bidegoian eta Errezil hartzen dituen 11 kilometroko tarte batean. Diputatuen Kontseiluak onartu du GI-2634 errepidean, 8,405 (Bidegoian) eta 19,935 (Errezil) kilometro puntuen arteko zatian bide zoruaren egitura birgaitzeko lanak enkantera ateratzea.

Ez du erantzunik

2007-10-29 | 12:02:00

Irigoienek Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du bigarren aldiz

9.475 kilo altxatu zituen, 61 altxalditan

Atzo jokatu zen Amurrion (Araba) Euskal Herri Harri Handien Txapelketa. Txapelketa, Aimar Irigoien errezildarrak eta Agusin Arruti 'Landarbide' aiarrak jokatu zuten. Errezildarrak lortu zuen txapela, 9.475 kilo altxa zituen, 61 altxalditan.

Ez du erantzunik

2007-06-16 | 15:27:32

Iņaki Oiartzabal izango da beste lau urtez alkate

EAE-ANV alderdiak hiru zinegotzi izango ditu

Udalbatzarrean alderdi bakoitzak bere buruari bozkatu dio eta ondorioz, Errezildarren Aukera alderdiko Iņaki Oiartzabalek hartu du beste lau urtez alkatetza. EAE-ANV alderdiak, berriz, hiru zinegotzi izango ditu.

Ez du erantzunik

2007-03-02 | 18:01:17

Langile bat hil da Errezilen, eraikin batetik erori ondoren

Leiho batetik erori da langilea 15:05ean, eta bertan hil da

Gaur arratsaldeko 15:05ak zirenean, erakitzen ari diren etxebizitza batetik langile bat erori da Errezilen. Bertan hil da langilea, eta anbulantzia iritsi denean ezin izan dute ezer egin medikuek. Gutxi gorabehera, 10 metroko altueratik erori da langilea, lehio batetik. Oraindik ez dira argitu gertaeren arrazoiak. Istripuaren ondoren, goardiako epaitegiari gertakarien berri eman diote, eta baita Osalani ere. Epailea gertakarien tokira joan denean, hilotza eramateko agindu du, eta orain, autopsia egingo diote Medikuntza Legalaren Institutuan.

Ez du erantzunik

2006-06-13 | 16:00:52

Iritsi dira sanantonioak Errezilera

Gaur hasi dira jaiak baina ostiralera arte atsedenaldi bat egingo dute asteburuan jarraipena emateko

Gaur bota dute San Antonio jaietako txupinazoa Errezilen eta festa giroa izan da nagusi herrian. Goizeko ekitaldiak, San Antonio ermitaren inguruan izan dira, meza, hamaiketakoa, trikitilariak eta bertsolariak. Haurrentzat berriz, Gorriti eta bere abereak izan dira ermitaren atzeko zelaian. Arratsaldean ere haurren txanda izan da, txokolatada eta haurrentzako jolasak izan baitira. Atsedenaldiaren ostean, asteburuan jarraituko dute herriko jaiek Errezilen, eta jaietako ekitaldi jendetsuena ostiralean izango da: herri afaria.

Ez du erantzunik

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.