Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Errezil
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-06-19 | 18:34:10

Gazumeko parke eolikoaren izapidea bertan behera gelditu da Legebiltzarrak hala eskatuta

EAE osoan dauden parke eolikoen egitasmoak geldiarazteko eskatu dio Jaurlaritzari

Euskadiko Plan Eolikoaren eztabaidak kapitulu berri bat hasi du aste honetan. Herenegun Eusko Lehebiltzarrak aho-batez eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomi Erkidegoan abian dauden parke eoliko guztien izapide administratiboak behin behinean gelditzeko. Horien artean legoke Asteasu, Errezil eta Azpeitiako lurretan proiektatzen den Gazumeko zentral eolikoa, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak akordioa gauzatzeko jarrera hartzen badu, bertan behera geldituko litzateke, mementuz, Gazumeko parke eolikoaren proiektua. Gazumekoaz gain, beste hamabost parke eolikoren izapideak geldiaraziko lirateke, horietako zortzi Arabakoak eta beste sei Bizkaikoak.

Ez du erantzunik

"Gazumen ez, mesedez!"

2009-05-18 | 11:34:42

"Gazumen ez, mesedez!"

Ehundaka lagun Zelatunen bildu ziren atzo Gazumeko zentral eolikoaren aurkako ekitaldian

'Gazumen ez, mesedez!', hori zen atzo Gazumeko zentral eoliko gelditzea eskatzeko Zelatunen bildu ziren ehundaka mendizale eta naturzaleren oihua. Eguzki talde ekologistak, SEO/BirdLife-ek eta Club Vasco de Camping elkarteak deitu zuen elkarretaratzea, helburu batekin: 'paisaia enblematiko' hori salbatzea.

Ez du erantzunik

2009-04-24 | 17:09:22

Maiatzaren 18a arte luzatu da Gazumeko zentral eolikoaren aurkako helegiteak aurkezteko epea

Errezilen zentralaren aurkako talde bat osatu nahi dute eta bilera egingo dute astelehen gauean

Maiatzaren 18an amaituko da Gazumeko parke eolikoa garatzeko proiektuari helegiteak aurkezteko hilabeteko epea. Joan den martxoaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azaldutakoaren arabera, hilabeteko epea zegoen helegiteak aurkezteko; Euskadiko Aldizkari Ofizialean apirilaren 17an argitaratu zen, ordea, eta hilabeteko epea data horretatik aurrera beharko lukela iritzita, epea luzatzeko eskaera egin dute SEO/Birdlife eta harekin elkarlanean dabiltzan beste hainbat talde ekologistek; beraz, maiatzaren 18ra arte luzatu da epea.

Ez du erantzunik

2009-03-30 | 12:02:20

Irigoienek irabazi du VI. Etxauriko antzineko harriaren txapelketa

13 jasoaldi eginda, Joseba Ostolazak 2007an ezarritako marka berdindu du errezildarrak

Seigarren urtez jokatu dute Etxauriko antzineko harriaren txapelketa eta aurten, lehen aldiz, Aimar Irigoien errezildar gazteak irabazi du lehia. 13 jasoaldi egin dizkio errezildarrak 136,5 kiloko harri traketsari, eta 2007an Joseba Ostolaza zestoarrak ezarritako marka berdindu du. Hiru harri-jasotzaile aritu ziren atzo lehian: Josetxo Urrutia leitzarra (Nafarroa) eta iazko txapelduna; Unai Bertiz sunbillarra (Nafarroa) eta Irigoien bera, harri handietako eta txikietako Euskadiko txapelduna. Bertizek 7 jasoaldi egin zizkion harriari eta Urrutiak, iaz txapela jantzi arren eta entrenamenduetan ere jasoaldiak egin zizkion arren ezin izan zion jasoaldi bakar bat bera ere egin.

Ez du erantzunik

2009-03-26 | 10:08:54

Alegiako auto gidari bat hil da Urrakiko mendatean

Gaur goizeko sei eta erdiak aldera gertatu da auto istripua

Gaur goizaldean Urraki gainaren inguruetan (Errezil) GI-3740 errepidean gertatutako auto-istripua batean Alegiako 33 urteko bizilagun batek bizia galdu du. Istripua goizaldeko 06:30ak inguruan gertatu da. Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, hildakoak zeraman autoa, Opel Vectra bat, bidetik erten eta 30 metroko aldapa batetik behera amildu da; zuhaitz baten aurka jo ondoren, su hartu du autoak. Istripuaren ondorioz, autoko bidaiari bakarra zen gidariak bizia galdu du. Gorpua Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute autopsia egiteko eta bidetik irten izana arazo fisikoren batengatik izan ote den jakiteko. Ertzaintzak, bere aldetik, istripuaren nondik norakoak zehazteko ikerketari ekin dio.

Ez du erantzunik

2009-01-29 | 12:33:35

Mus txapelketa jokatuko da bihar Erniope Elkartean

22:00etan hasiko da eta lehen hiru sailkatuentzat izango dira sariak

Bihar gaueko 22:00etan hasita mus txapleketa jokatuko dute Errezilgo Erniope Elkartean. Izena ordu erdi lehenagotik eman ahal izango da eta 20 euro kostako da bikoteko. Txapelketa lau erregetara izango da eta saio bakoitza lau ustel eta bost hamarretakotara. Bikote irabazleak 150 euro eta txapel bana eskuratuko dituzte; bigarrengo bikotearentzat 100 euroko diru-saria egongo da eta hirugarren bikotearentzat 50 eurokoa.

Erantzun 1

2008-12-01 | 13:55:32

Udal gobernuak atzera bota du Estra Aintza harrobia ustiatzeko asmoa

Herrian sortuko lituzken kalteak aztertuta, gaur egun harrobia irekitzea herriarentzat bideragarria ez dela adierazi du

Udal gobernuan dagoen ERAU taldeak (Errezildarren Aukera) Estra Aintza harrobia ustiatzeko asmoak bertan behera utzi ditu. Duela hiru urte Cantera de Zestoa enpresak Errezilgo harrobia berriz ere martxan jartzeko plana aurkeztu zion udalari. Jendaurrean jarri ziren dokumentu horiek eta herrian eztabaida sakona izan da urte hauetan zehar irekiera honi buruz.

Ez du erantzunik

2008-11-28 | 11:31:29

Harrobiaren aurkako mendi ibilaldia antolatu du Akerrak Aker Plataformak

Harrobiak kaltetuko lituzkeen inguruak ezagutuko dituzte

Akerrak Aker Plataformak mendi-irteera antolatu du iganderako. Canteras Cestonak Artzallus bailaran egin nahi duen harrobiaren aurkako ibilaldia izango da eta helburua, berriz, harrobiak zuzenean kaltetuko lituzkeen inguruak ezagutzea izango da.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Haur Parkea

Haur Parke Erraldoia: Itsaso Parkea
ZUMAIA, Puntanueta auzoan - 2009-07-03

Batzarra

Barduliarren antzerki tailerra
ZARAUTZ, Sanz Enea Kultur Etxea - 2009-07-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Esaldia

Eskaladak dena eman dit. Eskalatzen hasi ez banintz bestelakoa nintzateke Gorka Karapeto (Berria, 2009-01-09)

Irudia

Izoztutako tximista ikusgarriak

Izoztutako tximista ikusgarriak

Igande arratsaldean dardarka jarri zen eskualdea. Euri zaparradez gain, txingor jario gogorra izan zen, trumoiak borborka, eta noski, tximistak etengabe. Normalean, begirik azkarrenek ere lanak izaten dituzte tximistak garbi ikusteko. Lorentxo Portularrumek lortu du tximistak izoztea. Modu ikusgarrian, gainera. Lorentxo Portularrume

Eztabaidak

Urola-kosta

Zer iritzi duzu abortuaz?

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Bilgune Feministak abortatzeko eskubidea norberak izatea aldarrikatu du, "abortuak libre eta doan" izan behar duela esan dute. Zer iritzi duzu zuk honi buruz?

Jasotako azken mezua:

maitane | 2009-05-12

Gaur egungo legearen arabera ezin da abortatu supuesto oso zehatzetan izan ezik eta hortik kanpora p...(+)

Inkestak

Urola-kosta

Eskualdean dagoen garraio zerbitzu publikoa nahikoa al da?

Bai, nahikoa da    Ez, autobus eta tren gehiago jarri beharko lirateke   

 

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.